3. Hezkuntza-printzipioak

Bizi Tokiko oinarrizko hezkuntza-printzipioak:

 

- Haurraren nortasuna errespetatzea.

- Haurra bere berezitasunean laguntzea.

- Haurra bere osotasunean kontuan hartzea: dimentsio afektibo-emozionala, sentsorial-motorra, eta mentala.

- Bere ikasteko nahiari konfiantza egitea.

- Haurrari bere ikasketak bere motibazioen arabera hautatzeko askatasuna ematea, argi izanez Bizi Tokin haurrak ezin duela nahi duen guzia egin, baina egiten duen guzia egin nahi duela.

- Zigorrik eta saririk gabe heztea.

- Eginez ikastea.

- Elkartasuna sustatzea.

- Haurrari autonomo izateko aukera ematea.

- Haurrari bere gaitasun guziak garatzeko aukera ematea.

- Haurrak beren garapen maila handien arabera banatzea (gutxi gorabehera 0-2 urte, 2-7 urte, 7-12 urte, 12-15 urte eta 15-18 urte), Jean Piagetek zehaztu zuen bezala.

- Edozein adinetan, pertsona guziek ikasten eta irakasten dutela pentsatzea.

- Haurra ez hartzea bilakaeran den izakitzat soilik, baizik eta, batez ere, orainaldian bizi den izakitzat, Janusz Korczakek zioen bezala.

- Nortasun kritikoaren garapena laguntzea.

- Haurraren sexualitatea errespetatzea.

 

Haurrek beren nortasuna oinarri azkar batzuen gainean eraiki dezaten, beren burua onets dezaten eta beren baitan ongi sendi daitezen nahi dugu; hau da, beren ongizatea bermatu nahi dugu.