Bortizkeriarik gabeko komunikazio molde bat, bereziki Marshall Rosenbergen esperientziatik inspiratua

 

1) Zerk, beste pertsonaren hitzetan edo ekintzetan, gure ongizatearen alde edo aurka egiten du? Zein dira gustuko ditugun edo gustuko ez ditugun gertakariak?

Behaketa hauek adierazi, gertakariak eta interpretazioak ez nahastea entseatuz, eta epaiketa moralizatzailerik ez egitea entseatuz. Epaiketa moralizatzaileek, bestearen baitan defentsa eta erresistentzia erreakzioak eragiten ahal dituzte, edo beldurrez, kulpabilitatez edo lotsaz, gure baloreen araberako jarrera ukatera bultzatzen ahal dute.

 

2) Gertakari hauekin zer sentitzen dugu? Gure egiazko sentimenduak zehazki adierazten entseatu.

 

3) Zein dira sentimendu hauen jatorrian diren gure nahiak, beharrak edo baloreak?

Bestearen hitzek edo ekintzek gure sentimenduak abiarazten ahal dituzte, baina ez dira inoiz gure sentimenduen iturburua.

Sentitzen ditugun sentimenduentzat beste pertsonak gaitzetsi beharrean, sentimendu hauen ardura gurea dela onartu, sentimendu hauek gure behar, nahi, balore edo gogoetei lotuz. Egiten ditugun besteen epaiketek, aseak ez diren gure beharrak zeharka adierazten dituzte.

 

4) Gure beharrak asetuz gure ongizatea eraginen duten ekintza konkretuak zehazki eskatu besteari, bere beharrak ere aseak izatea nahi dugula erakutsiz.

Nahi genukeena adierazi, eta ez nahi ez genukeena, bestenaz besteak ez daki zehazki zer eskatua den, eta gainera, eskaera ezkorrek erresistentzia erreakzioa eragin dezakete.

 

5) Argiki adierazi garela egiaztatu, hau da, gure mezua nahi genuen bezala hartua izan dela.

 

6) Gure adierazpenak bestearen baitan eragin dituen sentimenduak entzun. Errefus baten aitzinean, gure eskaerari positiboki erantzutea zerk eragozten dion bihotzez entzuten entseatu aitzin ez ahaleginak egin bestea konbentzitzeko, positiboki gogoz erantzutea nahi baitugu, eta guretzat gure arteko harremanaren kalitatea garrantzitsuena dela uler dezan.

 

7) Usu, bestea, soilik ulertua izan dela sentitu ondotik gu entzuteko prest da. Beraz, berak behatzen dituen gertakariak, sentitzen duena, behar duena eta bere eskaera, zintzoki nabaritzeko ahaleginak egin. Une batez bere tokian ezarri eta mundua bere gisara ikusten entseatu. Ongi ulertu dugula ziurtatzeko eta erakusteko, bestearen mezua gure hitzekin islatu. Horrela, bere baitan gertatzen dena aztertzeko eta adierazteko aukera eskaintzen diogu.

Entzun dugunaren ondotik gure iritziak, jokabideak edota baloreak berrikusteko prest izan.

 

8) Usu, norbaiti goresmenak ematea pertsona hori epaitzea da, nahiz eta epaiketa positiboa izan. Gainera, goresmenak ematen dituenak bizi izandakoari buruzko argibide gutxi ematen digu, hau da, sentitzen duenari buruz eta aseak izan diren bere beharrei buruz. Bestalde, pertsona batek arazo bat adierazten duelarik, goresmen oro oztopoa da beretzat. Pertsona malerusek, edo beren buruaz edo beren biziko gertakarietaz etsiturik daudenek, goresmen oro uneko egiazko sentimenduen ukapentzat daukate.

 

9) Pertsona baten aurka kexatzea gertatzen zaigu harekin zerikusirik ez duten arrazoi batzuengatik umore txarrean garelako. Hori saihesten entseatzeko, gure umore txarraren jatorriari buruzko galderak pausatu gure buruari.

Itzuli