Profil pedagogikoak Antoine de La Garanderieren arabera

 

Antoine de La Garanderieren arabera, pertsona orok ikasketarako norberaren bide (prozedura) mentalak baditu. Jendeak ez dira ohitura mental hauetaz ohartzen, horren kontzientzia hartzera eramanak ez diren bitartean. Pertsona bakoitza ohitura metodologiko hauetaz kontzientzia hartzen laguntzea, pedagogikoki beharrezko da, hauen hobetzeko edota berri batzuen eskuratzeko.


Ikasketarako norberaren metodo horiek, irudikatze ohituretan oinarritzen dira. Hauek, gogoetaren berezko bidea pertsonaren bizi mentalean jartzen delarik osatzen dira. Gogoeta hau, sentipen (pertzepzio) bat ukaiterakoan kontzientziak pertzepzio horretara egiten duen itzultzea da, irudi antzeko zerbait irudikatzeko. Litekeena da, haurrak, gogoetatzeko ohitura, bisuala den edo auditiboa den (hitzezkoa) irudi mota bat erabiliz oso goiz hartzea. Gehienetan, denborarekin irudi mota bakarra erabiltzen da: hortik goiti irudikatze ohitura finkatua da.

Usaian, haurrak, bere gogoetak erabiltzen ez duen beste irudi motari dei egin diezaioke, baina ez zaio egitea bururatzen; ohitura hartua da. Horrela, irudi mental mota bakarra erabiltzea hartutako ohiturak, gogoetaren gaitasuna mugatzen du, zeren oinarrizko lege pedagogikoa, ikasteko (gogoan atxikitzeko) eta ulertzeko irudi mentalak beharrezkoak ditugula da. Sentipenaren (pertzepzioaren) eta bururatzearen (kontzepzioaren) artean, hartzearen eta sortzearen artean, bitartekaria bada: irudikatutako irudiak.

Bi irudikatze moldeak oso goizik erabiltzen dituzten haurrek ez dute inolako zailtasunik ikasketetan. Alta, gure ohiko irudikatze molde nagusitik abiatuz, beste moldea eskura daiteke.

Sei urtetan, haurrek, gauzen edo hitzen irudi bisualak irudikatzen dituztenez edo, aurkakoa, entzundako edo ikusitako hitzak entzumenez auditiboki dituztenez galdegiten diegularik, oso ongi ulertzen dute zertaz ari garen. Denek, irudikatze bisualen eta irudikatze auditiboen artean banatzen diren ohitura zehatzak badituzte jada.

Anai arrebek eredu ezberdinak bereganatzen dituzte usu. Irudikatze bisualak dituen gehienaren ondokoak adibidez, irudikatze auditiboak erabiliko ditu bereziki, bestearengandik ezberdintzeko, norberaren izaera babesteko.

Soilik irudi bisualak erabiltzen dituen haurrak, jasotzen dituen sentipen auditiboak hizkuntza   bisualera itzultzen ditu; soilik irudi auditiboak erabiltzen dituenak, jasotzen dituen sentipen bisualak hizkuntza auditibora itzultzen ditu.

Irudikatze ohituraren moldearen eskuratzea goiztiarra izateak, behar bada joera organikoa (burmuinekoa) dela adierazten du. Eskuin edo ezkerti sortzen garen bezala, baina ez da nahitaez bakarra gelditzen. Ezkertia bere esku eta oin eskuinak erabiltzera heltzen da.

Nahi izan eta nola egin jakin ezkero, erabiltzen ez den irudikatze ohitura eskura daiteke.

 

Irudikatze ohitura bisualak

Irudikatze ohitura auditiboak

 

 

Adibidez, pertsona batek izai bat ikusten du. Demagun, objektu hori ikusten duen ber unean, sentipen (pertzepzio) horrengana itzultzen dela haren irudia gogoan atxikitzeko helburuarekin; nola eginen du?

Ikusitako objektutik, buru (mental) mailan existituko diren objektu horren irudi bisualak bereizten ditu: enborra bere itxurarekin, bere kolorearekin...

Ikusitako objektu horretaz hitzak adierazten ditu: enborrak halako itxura du, halako kolorea... Ikusitako objektuaz atxikiko duena, hitzezko irudi mentalak dira.

 

Izaiaren zirriborroa (krokisa), buruz egin beharko duelarik, irudi bisual hauek erabiliko ditu.

Izaiaren zirriborroa, buruz egin beharko duelarik, izaia ikusterakoan adierazi dituen hitzek dute bere eskua bideratuko (gidatuko).

 

 

Pertsona «bisual» batek, kontzertu bat entzun ondoren, musikak bere baitan sortutako irudi bisualak adierazten ditu.

Pertsona «auditibo» batek, erakustoki baten bisitatik landa, gauzak ikusterakoan bere buruari erran diona adierazten du.

 

Ikusi edo entzun duenaz atxiki duena, irudi bisualen bidez bere buruan irudikatzen du: irudimen bisuala da.

Adibidez, ortografia oso ona duen haurrak, liburu bat irakurtzerakoan, irakurtzen dituen hitzen irudi bisuala ematen dio bere buruari. Ondorioz, hitzen irudia berriz aurkitzen du idatzi nahi edo behar dituelarik.

Gauzak ikusterakoan, bere buruari erran diona edo bere inguruko jendeek errandakoa bere buruan irudikatzen du: barne hitzaldiaren gisako hitzezko errepikapena da. Pertsona «auditiboak» hitzak bere buruan entzuten ditu edo bere buruari erraten dizkio, hauek sekulan ikusi gabe.

Bere buruari hitzaren irudi auditiboa ematen dio, hau da, entzundako bozaren soinua.

Memorizazio molde auditiboarekin, haur «auditiboa» hitzezko irudi mentalez baliatzen da eta definizioak eta teoremak gogoz dakizki. Irudi edo formula jakin bat erabili behar dela erran dezake hitzekin. Ikasten duenaren hitzezko ulermena badu. Baina irudien eta sinboloen irudikapen bisualik ez baldin badu, ikasi duena ez du erabiltzen ahalko. Gramatikan zailtasunak dituen eta ortografia txarra duen haurrak, baina istorio politak idazten dituenak, liburu bat irakurtzen duelarik hitzezko errepikapena egiten du (irakurtzen ari dena bere buruan errepikatzen du), baina hitzen irudi bisuala gogoan atxiki gabe.

 

 

Ikasketa egoeran den pertsonak, irudikatze ohituraren emaitzaren gain ikasiko du eta ez hautematen (nabaritzen) duen objektuaren gain.

 

Pertsonak, entzundako hitzaldia gogoan atxikitzeko, irudi bisualak ematen badizkio bere buruari, ez da homogeneotasunik irudikatzearen eta sentipenaren artean. Irudikatutako irudien eta nabaritutako objektuaren artean disonantzia bada. Ondorioa da, irudi bisual hauek beren baitan dutena baino gehiago ezin dutela eman. Irudikatze egoeran den pertsonak, objektua nabaritzen zuen unean irudikatu zituen irudiak irudika ditzake soilik.

Aldiz, pertsona «bisualek», begiz nabaritutako objektuaren gero eta osagai gehiago berriz aurkitzea lortzen dute.

Irakaspena entzuten ari den pertsona «auditiboa», jasotzen duen informazioarekin pedagogikoki kontsonantzian da. Irakaspen hori berriz gogoratzen duelarik, irudikatzen dituen hitzezko irudiek, pertsonak jakinarazitakoaren beste osagai batzuk berriz aurkitzea ahalbidera diezaiokete, erabilitako irudikatze formaren eta sentipenaren (pertzepzioaren) izaeraren (kasu honetan auditiboa) artean homogeneotasuna badelako.

 

 

Pertsonaren profil pedagogikoa osatzeko esku hartzen duten parametroak (irudi mental formak)

P1 : Pertsonak, mundu ikusgaian egiazki nabaritutako objektuak (gauzak, izakiak, eguneroko gertakariak eta jestuak), irudi mental bisualez ikusten ditu.

P1 : Pertsonak, gauzez, izakiez, eguneroko gertakariez eta jestuez, irudi mental auditiboaren bidez hitz egiten entzuten du. Pertsona batek errandakoaz edo objektu bat begiratzerakoan bere buruari erran dionaz gogoratzen da.

 

P2 : Pertsonak, orrialdean hitzak beren tokian irudi mentalen bidez ikusten ditu, baita ere nola idatziak diren eta nola beren artean komunztadura gramatikalak egiten dituzten. Pertsonak, entzundako hitzak ere ikusten ditu.

P2 : Pertsonak, hitz segidetan ahoskatutako hitzak eta komunztadura gramatikalak nola egiten diren, irudi mentalen bidez entzuten ditu.

 

P3 : Loturen eta harremanen irudikatzea: legeak, zergatiak-eraginak ...

P3 : Pertsonak, irudi geometrikoak, ekuazioak, zirriborroak (krokisak), eskemak, planoak, esaldien egitura, arau gramatikalak, mekanismo operatiboak aljebran... ikusten ditu.

P3 : Pertsonak, arau matematikoen eta gramatikalen azalpena, multzo logikoak osatzen dituzten esaldien hurrenkera... entzuten ditu.

 

P4 : P4, ber hizkuntzako beste hiru parametroetariko bederen baten erabilpenarekin batera agertzen da beti.

Engaiamendu pertsonalizatuenaren parametroa da, gogoetaren originaltasunarena, dimentsio artistikoarena, irudimenaren adierazpenarena, azaldutakotik at ausartzen den ekimenarena...

P4 : Eratze bisualen bidezko berrikuntzak. Nabaritua izan ez den zerbait irudikatzeko edo nabaritutako objektuen sinbolizatzeko, irudi bisual mentalen sortzea.

P4 : Eratze auditiboen bidezko berrikuntzak. Asmatutako edo osatutako istorioen sortzea, barneko irudi auditiboen bidez.

 

Logikaren ikuspegitik, irudikatze ohitura bakoitzaren bi lehen irudi mental formek (P1 eta P2) ez dute berehalako inferientzia estadioa gainditzen (eragiketa mental sinpleak), bi azkenek (P3 eta P4) arrazoinamendua dakarte beraiekin (eragiketa mental konplexuak).

 

Pertsona «bisualaren» nota hartzea ez da baitezpada osoa, plano baten bidez eginen du, eskema baten bidez...

«P3 bisualak», zirriborroen gogoan atxikitzeko eta marrazteko ohitura du.

Pertsona «auditiboaren» nota hartzea osoa da usu, hitzezko berradierazpen mentala egiteko berriz irakurriko baititu. Beretzat, hitzezko berradierazpen mentala, gogoan atxikitzearen eta ulermenaren baldintza da. Baina P3 auditibo oso azkarra baldin badu adibidez, batzuetan hitz edo esaldi eragile bat aski izanen zaio, ahoskatzen entzuterakoan jada ulertu eta gogoan atxiki duen irudikatze argumental segida abiarazteko.

 

 

Geografoa pertsona «bisuala» da beti. Ibai baten kurba, mendi baten erliebea... ikusten diren gauzak dira, irudikatze bisual ohitura batek kudea ditzakeenak soilik.

Matematiketan lortzeko, P3 bisuala erabili behar da.

Zuzenki aztergai bisuala duten zientzietan, kudeaketa auditiboa ez da nahikoa. Irudi bisualetik abiatuz eta irudi horretara etengabe itzuliz, hitzak antolatzen ahal eta antolatu behar dira. Adibidez, eragiteka matematikoen kudeaketa ona oso zaila bilakarazten du irudikatze bisual ezak, nahiz eta irudikatze auditibo oso ona ukan.

 

 

Erritmo mentala

Pertsona «bisualarentzat», hitzaldi batek ez badu bere hitzak ikusteko edo ikusten den plano edo eskema gisa adierazteko astirik ematen, ez da bereganatua.

Pertsona «auditiboa» abiadura azkarrean aktibatzen da. Hitzen eta esaldien hurbiltze tinkoari esker ulertzen eta ikasten du.

 

 

 

Ikasitako hitza edo esaldia orriaren zein tokitan dagoen gogoratzen dela diolako, pertsona batek «bisuala» dela uste du. Egiazki, irakurri duen hitza edo esaldia kasik ez du bisualki irudikatzen. Hitza edo esaldia 297 garren orrialdearen gainaldean zegoela bere buruari erran izanaz gogoratzen da.

 

 

Pertsona «bisualak», aurkakoak direnak bereizten ditu.

Kudeaketa bisualak bereizketa dakar, hierarkien bidez markatzen da.

Pertsona «auditiboak», multzoak elkartzen ditu.

Kudeaketa auditiboak elkartzea dakar, hurbiltzeen bidez markatzen da.

 

 

Hitzen kudeaketa bisualari esker, elea entzuterakoan irudikatze bisuala abiarazteko ahalmena dugu ere. P2 bisualean dimentsio auditiboak bere sartzea egiten du, irudi bisualaren baldintza bezala kudeatua baita entzundako elea.

 

 

Pertsona «bisualarentzat», entzuten den mintzaira pedagogikotik hurbiltzeko, P2 bisualetik pasatzea nahitaezkoa dirudi.

Pertsona «auditiboak», P2 bisualaren bitartez, ikusten diren beste parametroetara heltzen ahal dela dirudi.

 

 

Profil pedagogikoak egin

Horrelako edo halako ikasketa lortzeko, parametro jakin batzuen erabiltzea beharrezkoa da. Adibidez idazlana lortzeko, P3 eta P4 auditiboak erabili behar dira.

Pertsonak, irudi mental bisual edo auditibo forma bakar bat edo soilik bi forma erabiltzen dituelarik, orduan ikasketa zailtasunak topatzen ditugu.

 

Bere profil pedagogikoa marraztu ez duen eta ondorioz bere irudikatze ohiturak eta erabiltzen dituen parametro pedagogikoak ezagutzen ez dituen pertsonak, irakasten dion pertsonaren kalitateen eta mugen ebaluaketa zuzenik ez du egiten ahalko.

 

Haur batek, hobekuntzak nola egiten ahal lituzkeen, bereziki bere kideek emandako argibideei esker ikusten du. Berak erabiltzen ez duen beste irudikatze ohitura bat erabiltzen dutenengandik gehienbat.

Interesgarria da beraz haur batzuei eskatzea beren kideen aitzinean deskribatzea nola eginen duten zerbait ikasteko edo ariketa baten egiteko. Gero, ondoko aldian, beste haur batzuei eskatzen ahal zaie azaltzea nola egin duten. Ondotik, galdera hauek pausa ditzakegu adibidez: Zein izan dira topatu dituzuen oztopo nagusiak? Zerk ulertzea ahalbidetu dizue? Ba ote dira, beste bitartekoen bidez ulertu duten beste batzuk? Ba ote dira, ulertu ez zuten eta beren kideek emandako bitartekoek argitu dituzten batzuk? Zein bitarteko? Ba ote dira, ulertu zutela uste zutenak eta beren kideak entzuterakoan hutsean zirela ohartu direnak? Zerk argitu zaituzte?

 

Profil pedagogikoa eratzeko helburuarekin, ulertzeko eta ikasteko erabiltzen ditugun bitartekoei buruz gogoetatzeko eta norberak bere burua aztertzeko, norbera bere baitan sartu behar da. Gure ohizko bizi mentaleko usaiazko irudikapenei buruz gogoeta dezakegu ere: errazki oroitzen ote gara ikusitako begitarteez, entzundako hitzez? Afitxetan irakurritako hitzak gogoan atxikitzen ote ditugu?

 

Haur batek soilik irudikatze ohitura bisualak edo auditiboak ote dituen zehazten saiatuko gara horrela.

P1 eta P2, irudikatze ohitura nagusia ezagutarazten duten parametroak dira.

Ondotik, soilik irudikatze ohitura bisualak baldin baditu adibidez, parametro nagusi bat (bata, bia edo hirua) erabiltzen ote duen zehaztuko dugu. Parametro nagusi batek besteak ito ditzake.

Pertsonak, P2 bisuala soilik erabiltzen badu adibidez, usaiako ortografia ona ukanen du, baina komunztadurazko ortografiarako ahula izanen da, hau, esaldien kudeatzeko eta hauen egitura ikusteko P3 bisuala aski garatua bada posible baita soilik.

Bakarrik irudikatze ohitura auditiboak baldin baditu, P2 azkarki erabiltzea ezinbestekoa da ortografia aski ona ukaiteko.

 

Edo haurrak bi parametro nagusi edo hiru parametro erabiltzen ote dituen zehazten saiatuko gara. Adibidez, «P1+P2+P3 auditiboa», dimentsio bisual eskasagatik, gertakarien ikustetik banandua den berbaldi (diskurtso) batetan bakartzea (isolatzea) arriskatzen du; bistak gezurtatzen duena sinestarazten du belarriak; errealismo eskasia ukan dezake horrela.

«P2+P3 bisuala» den haurrak, P1 eta P4ri idekitzea uko egin diezaioke, P2 + P3 galtzearen beldurrez.

 

Edo oraino ere, haurrak irudikatze ohitura bisualak eta auditiboak ote dituen zehazten saiatuko gara, eta hala baldin bada, irudikatze ohitura nagusia bisuala edo auditiboa ote den.

 

Haurra, berea ez den irudikatze ohitura lehentasunez erabiltzera bultzatua baldin bada, horrek desoreka pedagogiko egoera batean ezartzen du.

 

Behin pertsonaren profil pedagogikoa marraztu eta, erabiltzen ez dituen parametro pedagogikoak eskuratzeko egoeran ezartzea helburu duten ariketak egingo ditugu. Adibidez, liburuak adierazten duen eragiketa matematikoaren irudi bisuala bere buruan ikustea eskatuko diogu pertsonari. Edo irakurri berri duen istorioa bere buruari kontatzen trebatzea eskatuko diogu, bere buruan istorioa errazki zabaldu arte, eta ondotik, bere buruari kontatu dion istorioa idaztea eskatuko diogu.

 

Pertsona «bisualaren» kudeaketa geldotik pertsona «auditiboaren» kudeaketa zalura iragatea, eta alderantziz, zailtasunik gabe ez dela egiten gogoan atxiki behar da.

 

Azkenik, gogoan atxikitzeko ekintzak, eskuratzen ari garenaren erabilpenaren aurretik egindako irudikatze mentala du baldintza pedagogikotzat, baita ere erabilpen horren parada edo tokia. Hautatutako rola antzezten irudikatu behar du norberak bere burua, eta norberak antzeztutako aurretik egindako errezitazioak egin behar dira.

 

Horrela, porrota, bere jatorria ezagutzera eman aitzin bizitzen zen moldean ezin daiteke gehiago bizi. Adibidez, ariketa baten eskema operatiboa irudi bisualez irudikatzen ez duen bitartean, eskema hori egoera jakin batean ezingo duela erabili dakien haurrak, ezingo dio bere buruari horri pentsatzea eragotzi, eta irudikapen bisuala bere buruari ematen entseatzeko bere liburura itzuliko da.

Itzuli