Akatsaren logika Olivier Houdéren arabera


Jarduera batetan huts egiten duten haurrak, landutako nozioan ezgaituak direla ondorioztatzen dugu zuzengabeki batzuetan, Olivier Houdék dion bezala. Izan ere, nozioaren jabe izan daitezke, baina ulertu beharko ditugun bestelako arrazoiengatik huts egiten ahal dute; hau da, «akatsaren logika» aurkitu behar dugu.

 

Haurraren garapen mentala, ez da soilik ezagutzen urraskako jabetze modura ulertu behar; jada badituen ezagutzen adierazpena oztopatzen duten erreakzioen inhibizio gaitasun modura ulertu behar da ere.

Haurraren adimena, gaitasun goiztiarren eta huts egite berantiarren bidez (itxurazko erregresio mentalak) definitzen da, bere ibilbidea irregularra eta ez lineala bihurtzen duena. Horregatik, adin tarteen (garapen mailen) zehaztapena malgua izan behar da.

Akatsen ulertzea lorpenen ulertzea bezain garrantzitsua da; beraien logikatik ondorioztatzen dira aitzinamendu faktoreak.

Emozioak arrazoinamenduari laguntzen ahal dio, dagoeneko badiren ezagutzen adierazpena oztopatzen duten erreakzioak inhibituz. Motibazioaren aparteko indarra da.

Itzuli