6. Elikadura

Bizi Tokin dugun elikatzeko moldea, komunean ditugun baloren araberakoa da, bereziki « planetaren oreka ekologikoarekin bateragarria den bizimodu baterantz ahal bezain fite aitzinatzeko gure zenbait ohitura aldatzea » balorea.

Ondorioz, ondoko ahaleginak egiten ditugu :

 

● ekonomikoki autonomoa den bizimodua ukatea, besteak beste elikagaiak ekoiztea ahalbidetzen duten gaitasunak gureganatuz : horretarako Bizi Tokin baratze kolektiboa egiten dugu eta oilategia badugu ;

 

● energia gutxi beharrezkoa duen elikagai ekoizpena bultzatzea, besteak beste nagusiki landare elikagaiak kontsumituz (haragi ekoizpenak energia anitz beharrezkoa baitu), gure eskualdean ekoiztutakoak (garraioak gutxitzeko), eraldaketa gutxi ukan dutenak (eraldaketarako energia behar da) eta enbalaiarik behar ez dutenak (enbalai ekoizpenak, eta desegiteak usu, energia behar du).

 

● sanoa den eta beraz kutsagarria ez den ekoizpen moldetik datozen elikagaiak kontsumitzea, hau da, ongarri kimikorik gabekoa, pestizidarik gabekoa, Jitez Aldatutako Organismorik gabekoa...

 

Komunean dugun beste balore bat natura errespetatuz honekin kontaktuan bizitzea izanki, jaten ditugun izakiekiko (bereziki abereak) dugun harremana soilik elikadura mailakoa izateak ez gaitu asetzen. Zein harreman mota ukan nahi dugu gure inguruko izakiekin ? Xerkatzen gabiltza.

 

Bizi Tokiko kideen artean erosketa taldea osatu dugu, gaur egun guaurek ekoizten ahal ez ditugun elikagaien eta beste produktuen (artatzeko eta garbiketarako produktuak…) kostu ekonomikoa eta ekologikoa apaltzeko. Zuzenki ekoizleengandik ekoizpen horiek eskuratzeko ahaleginak egiten ditugu, ekoizleak ezagutzeko, ahalaz elkar laguntzeko eta kontsumitzen ditugun ekoizpenen jatorria eta eraketa ezagutzeko ere, guk eta gure haurrek.

 

Elikadurak osagarriarengain dituen ondorioei lotua da ere kontsumitzen ditugun elikagaien hautua. (Gehiako jakin).

 

Azkenik, guretzat, bixtan da elikatzea dastamen plazer iturria dela eta taldean une goxoa bizitzeko parada aparta.