7. Jarduerak

Atal honen planoa:

 

Sar hitza

7.1 Gorputz-jarduera

7.2 Joko sinbolikoa

7.3 Adierazpen plastikoa: margolaritza, marrazketa eta buztinaren erabilpena

7.4 Musika

7.5 Ipuinak

7.6 Etxolak

7.7 Brikolajea

7.8 Saskigintza

7.9 Josketa

7.10 Baratzegintza eta oilategia

7.11 Basa landareen bilketa

7.12 Dantza

 

 

Sar hitza

Bizi Tokin, helduek antolatutako jarduera batzuk nagusiki haurren beharretan zentratzen dira. Adibidez motrizitate jarduera batzuk.

Beste batzuk, nagusiki helduen eta haurren beharretan zentratzen dira. Adibidez margolaritza.

Azkenik, beste batzuk, hastapenean nagusiki helduen beharretan zentratzen dira. Adibidez brikolaje jarduera batzuk. Helduak jarduera burutzerakoan jartzen duen arretak eta indarrak, haurrak erakarri ohi ditu, Rudolf Steinerek azpimarratu zuen bezala. Beraz, helburua, haurrek helduak imitatzeko duten joera baliatzea izango da, jarduera berberak beren mailan burutzeko aukera emanez haurrei.

 

Haurrei, eskuz burutu beharreko jarduera andana proposatu behar zaie. Eskuek ikaragarri laguntzen dute adimenaren garapenean. Jarduera eskuz burutzeak haurraren kontzentrazio handia ahalbidetzen du. Gauzak hola, esperimentatzeari, eskuztatzeari eta ekiteari leku anitz eman behar zaio: horrelaxe sortzen da jakitate anitz, eta haurrak beren baitarik bideratzen dira beren ikasketa prozesuan.

Eskuinei oin eta esku ezkerrak baliatzen irakastea komeni da, eta alderantziz.

 

Bestalde, Bizi Tokin burututako jardueretaz gain, Bizi Tokitik kanpo jarduera sozialen bisitak antolatzen ditugu.

 

7.1 Gorputz-jarduera

Borondatea, erabakiak hartzeko ahalmena eta ziurtasuna mugimenduetan eta espazioan lantzeko, gorputz-ariketak burutzen ditugu, baita jostatzeko, gure osasunarentzat eta arrisku eta zailtasunei aurre egiteko ere.

Ez da norgehiagokarik gure talde jardueretan.

 

Jarduera fisiko libreen edota bideratuen praktikaz, haurraren motrizitate gaitasunen garapena errazten dugu : tokialdaketak (narrastu, itzulikatu, atzaparka gora igo, igeri egin...), objektuen jaurtiketa eta hartzea (pilota jokoak...)...

 

Bestalde, bereziki Bernard Aucouturieren gogoetetan eta praktiketan oinarrituz, haurrentzat erregularki motrizitate jarduera ekitaldiak antolatzen ditugu. (Gehiago jakin).

 

Gauzak hola:

● Hiru-lau hilabetetik gorako haurrentzat (zutik egoten lortu arte), txokoa badugu ondokoa egin ahal izan dezaten:

- Libreki mugitu : tapisak zoruan.

- Eremu bertikala konkistatu : barra bertikalak eta horizontalak.

- Jardun eta eraldatu : material sinplea, urria, erraza hartzeko, ausikitzeko, jaurtitzeko : eraztunak, kuxinak, ahokatzen diren basoak, barnera sartzeko ontzi handiak, gordetzeko oihalak...

- Beste norbaitek kuboekin eraikitako dorrea behin eta berriz desegin.

 

● Haurrek zutik egoten lortzen duten unetik, motrizitate jarduerentzako gelan ondokoa egin dezakete :

- Suntsitu : kuxin hormak behin eta berriz suntsitu.

- Erori : gutxi gorabehera 18 hilabetetik gora, lasterka egin edo zutik geldirik egon, eta kuxinen gainera ahuspez (ipurdiz gora) erori.

- Lasterka egin.

- Kulunkatu : kulunkan, sokan zintzilik.

- Orekatu.

- Lerratu.

- Sakontasunean eta goruntz salto egin.

- Zamak altxatu.

- Itzuli : birakarian.

- Bete-hustu : adibidez basoak urarekin edo sablearekin, ontziak objektuekin.

- Egurrezko ontzietan sartu.

- Autoak edo zaldiak sinbolizatzen dituzten kuxinekin lasterketak egin, alegiazko istripuak eragiten dituztenak eta ospitalera eramateak, bertan mediku eta erizainen artatzeak ukateko.

- Egurrezko makilekin borrokak egin.

- Gordetu.

- Norbait lasterkatu eta norbaitengandik lasterkatua izan.

- Erasotzailea antzeztu, otsoa, banpiroa...

 

7.2 Joko sinbolikoa

Bereziki Bernard Aucouturier-taz iradokiz, eremu batzuk baditugu non haurrek ondokoa egin dezakete :

- Panpinekin jostatu, sukaldaritzan, niniak artatu, brikolatu, jendeak artatu...

- Gortina, mihise, mozorro... gisa erabilitako (baita ere teilatuak egiteko, bertan itzulikatzeko...) oihalekin jostatu.

- Sokekin, bertan sartzeko lau metroko luzaerako oihalezko zaku handiarekin, egurrezko eraztunekin... jostatu.

- Oihalezko abereekin jostatu.

- Eraiki : koloreztatua ez den zurezko eraikuntza materialarekin eraiki, kanikak itzularazteko zirkuitoak eraiki...

 

7.3 Adierazpen plastikoa: margolaritza, marrazketa eta buztinaren erabilpena

● Margolaritzarako tailerra badugu non Arno Sternen ideiak gauzatzen ditugun. (Gehiago jakin).

● Marrazketarentzat, Arno Sternen egin moldearen ildotik, bakarkako mahaiak hormaren kontra ezartzea komeni da, bakoitza hormaren parean izan dadin eta bere begirada bere jardueraren gainera bideratua izateko eta ez besteenarengana, erkaketak (konparaketak) eragozteko.

Hastapen batean, axotak erabiltzea hobe da, eta ez margoak (fite hausten direlako) ez eta ere arkatzak eta goma (“ez garelako tronpatzen”).

Haurrak beretzat marrazten duenez, bukatua duelarik, laguntzaileak orria itzultzen du begiratu gabe, gibelean haurraren izena eta eguna idazten ditu, eta artxibatzen du.

 

Aucouturierentzat, marrazkiak, haurraren historia afektiboa islatzen du. Inbaditzen duten emozioak sinbolizatzeko lagun dezake.

 

● Margolaritza tailerreko printzipio berdinen arabera, helduek eta haurrek buztina erabiltzeko txokoa dugu.

 

7.4 Musika

Musika egiten duten jendeak Bizi Tokira gomitatzen ditugu, gurekin une musikalak partekatzera.

Bizi Tokiko musikaren praktika, 2012ko urtarrilean Angélique Fulinekin abiatu dugun prestakuntzaren ildotik doa bereziki. (Gehiago jakin).

 

7.5 Ipuinak

Ipuin tailerrerako liburuak baditugu. Haien hautaketarako, bereziki Anuntxi Aranaren, Bruno Bettelheimen, Pierre Péjuren eta Bernard Aucouturieren ideiak aintzat hartzen ditugu. (Gehiago jakin).

 

7.6 Etxolak

Haurrek, etxolak eraikitzeko, helduen begiradatik kanpo diren eremuak badituzte.

Etxola, ametsetako gunea da non irudimena oso aktiboa den.

 

7.7 Brikolajea

Tailerra dugu non helduek eta haurrek brikolatzen duten.

 

7.8 Saskigintza

Bizi Tokiko ingurumenetik datozen landare zuntzekin txirikordatutako objektuak egiten ditugu.

 

7.9 Josketa

Josketarako makinekin petatxuak egiten digutu.

 

7.10 Baratzegintza eta oilategia

Baratze kolektiboa eta oilategia baditugu.

 

7.11 Basa landareen bilketa

Bizi Tokiko ingurumenean basa landare jangarriak biltzen ditugu.

 

7.12 Dantza

Euskal dantza tailerra egiten dugu, jarduera honi buruzko ikerketa sakona burutu ondoren abian ezarri duguna. (Gehiago jakin).