Musikaren praktika Angélique Fulinen arabera

 

● Hasteko, helduek eta haurrek, gure ingurumeneko soinu anitzen entzuketa espezializatua (“musikala”) erregularki praktikatu. Umekieri entzunarazten dizkiegun amaren ehunek iragazitako eta eztitutako soinuetaz ohartu behar gara ere.

 

● Belaunen gainean niniarekin jostatzeko edo lokarrarazteko jatorrizko ohizko nini kantuak abesteko usaia ukatea, ninia musikari idekitzeko bide interesgarria da. Adibidez:

 

“Arre arre mandoko

Bihar Iruñerako

Etzi Tolosarako

Handik zer ekarriko?

Zapatak ta gerriko

Horiek norendako?”

 

Edo,

 

“Kaderan kaderan lumatxa

Txantxin gorri neskatxa

Heldu zauxu mamutxa

Badixi moko beltxa

Iupala iupala nik altxa!”

 

Edo,

 

“Astoak tiki ttakan, tiki ttakan…

Mandoak trostan, trostan, trostan…

Zaldiak galopan, galopan, galopan…”

 

● Horra egin daitekeen jokoa: adibidez ibilaldi batetan soinuak entzun eta soinu bat, gure baitan barneratuz, atxikitzen ahalegindu. Gero, hautatzen dugun objektuarekin edo bozarekin, beste jendeentzat soinu hori itxuratzen entseatu. Itxuratze hori barneratze onaren bermea da. Ondotik, barneratu duguna hobetzen ahaleginduko gara, ederturik berriz eskaintzeko. Hori egin dezakegu guaurek eraikitako musika tresna batekin. Horrela eraikuntzan, sorkuntzan, hau da artean, sartzen gara, eta besteei eskaintzan.

Pertsona bakoitzak ederturik eskainitakoa elkartuz, partidura sor dezakegu, barneratutako soinuen eta isiltasunen sinbolizazioa asmatuz. Honek, soinuen iraupenaren, goratasunaren (goiko, apal), eta izaeraren (motza, soinu eraztun lainotsuak inguratua) irudipena ematen du. Ondotik, haurrei, beraiena asmatu eta, partitura ezberdinak erakusten ahal zaizkie.

 

● Hala ere, kantua, sekulan “gaizki” kantatzen ez duten helduentzat eta haurrentzat, lehendabizi inprobisatua den zerbait izatea komeni da. Adibidez, besteei istorioak kontatzeko kantuak inprobisatzen jostatzea. Ondotik, inprobisatua izan dena gogoan atxikitzeko ahalegina egitea interesgarria da, barneratze maila egiaztatzeko.

Itzuli