Erlezaleen biltzarra

 

2013ko agorrilaren 24 eta 25ean, Bizi Tokin

 

 

Erleek loreak fruitutzen, fruituek jendeak elikatzen.

Erleek jendeak artatzen, bizia eztitzen.

Baina erleak ahultzen ari, eritzen ari, hiltzen ari.

Erleak ezagutu, erlezaletu.

Erleak zaindu, erlezaindu.

 

Agorrilaren 24a, larunbata

10 :30 Ongi etorria infusio eztiekin

11:00 Erlezaleen biltzarra

Manex Lanatua erlezainarekin eztabaida:

Zein da erleen tokia euskal kulturan?

Zein dira haien desagertzearen arrazoinak?

Zer egin dezakegu haien egoera hobetzeko?

13:00 Bazkaria

Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.

15:00 Erlezaleen biltzarra

Koldo Urrutia Galarraga erlezalearekin eztabaida: Berezko Erlezaintza.

17:00 Lehengo kofoinen eraikitzea

Erramun Martikorenarekin tailerra.

20:00 Afaria

Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.

Iluntzerakoan, gau bela su inguruan ...

 

Agorrilaren 25a, igandea

10 :30 Ongi etorria infusio eztiekin

11:00 Erlezaleen biltzarra

Mikela Untsain erlezainarekin eztabaida:

Nolakoa da erleen bizia?

Zein da haien tokia ekosisteman?

Zein dira haien ekoizpen ezberdinak?

13:00 Bazkaria

Bizi Tokik eskainia.

15:00 Erleen ekoizpenekilako prestaketak

Bakoitzak ekarritako landare olioekin, argizariarekin... ukenduak eta beste egiteko tailerra.

17:00 Espezia bixkotx txapelketa

Etxean egindako espezia bixkotxak ekar.