Hazitik hazira

 

Haziak ezagutu, ekoiztu, trukatu eta jan

 

Martxoaren 9 eta 10ean, Bizi Tokin

 

 

Hazi eta hezi

Haziak ezagutu, norberak ekoiztu, ezagutzak transmititu, haurrak hazi, haurrak hezi.

 

Hazia harreman

Elkar laguntzeko, hazia indartzeko, hazi aniztasuna mantentzeko eta garatzeko, hazia eskaini eta eskuratu, eman eta har, har eta eman, hazia harreman.

 

Hazitik (h)azietara

Zituen (zerealen) eta lekadunen haziak, elikadura goxoaren, osasuntsuaren eta ekologikoki iraunkorraren oinarri izanki, ekoiztu eta kontsumitu.

 

Martxoaren 9a larunbata

10 :00 Hazia harreman

Egun osoan, hazi trukaketa mahaiak.

Ekar zure haziak !

11:00 Eztabaida

•Hazi hibridoak, antzuak, jitez aldatuak, bioaniztasuna... zertan gira?

•Elika burujabetasunerako hazi ekoizpena eta trukaketa gauzatu?

•Euskal Herriko Hazien Sarearen aurkezpena.

12:30 Zintzur bustitze

13:00 Hazitik (h)azietara

Adanako (Araba) txitxirio ekologikoak eta Arguedaseko (Nafarroa Garaia) irrixa ekologikoa.

15:00 Hazi eta hezi

Hazi ekoizpen tailerra eta ereitea, heldu zein haurrentzat

16:30 Askaria arta txiki ekologikoarekin

 

Martxoaren 10a igandea

10 :00 Hazia harreman

Egun osoan, hazi trukaketa mahaiak.

Ekar zure haziak !

11:00 Eztabaida

•Elikadura, osasuna eta ekologia, zertan gira?

•Zituak eta lekadunak, elikadura goxoaren, osasuntsuaren eta ekologikoki iraunkorraren oinarri?

•Zitu eta lekadunak Euskal Herrian ekoiztu?

12:30 Zintzur bustitze

13:00 Hazitik (h)azietara

Tolosako (Gipuzkoa) babarrun ekologikoak eta Arguedaseko (Nafarroa Garaia) irrixa ekologikoa.

15:00 Hazi eta hezi

Hazi ekoizpen tailerra eta ereitea, heldu zein haurrentzat

16:30 Askaria arta txiki ekologikoarekin